martes, 14 de junio de 2011

Proiektua


Gaurko honetan, gure proiektua azaltzearen amaiera esplikatu eta erakutsiko dizuegu, argazki eta bideoen bitartez. Egia esan, beste emaitz bat espero genuen baina zoritxarrez, ez da gure oso gustokoa; izan ere, atzealdetik ura irteten da. Pena hartu dugu bukaera hori ikustean, oso ilusionatuak baikeunden gure proiektua ongi amaitzearren.
Hala ere, ez da dena gaizki atera. Egia da ura ateratzen dela, baina bitartean, gure proiektuaren ur bonbona martxan dabil. Ibilbidea polita da eta guk nahi genuen bezala geratu da.
Laburbilduz, lan bikaina egin dugula uste dugu. Lan handia egin dugu dena ondo atera dadin eta ura ateratzen dela ikusi dugunean, segituan saiatu gara plastiko gehiago ipintzen. Gure azken eguna izanik, agur bero bat opa dizuegu eta mila esker gure proiektuaren eboluzioa pausoz pauso jarraitzeagatik.
Aguuuuuuuuuuuuuuuuuuuur!
Eskerrikaskooooooooooooo! :)





Hemen duzue gure proiektuaren bideoa.




No hay comentarios:

Publicar un comentario